Etxebizitza berrien proiektuaren informazioa jasotzera etorri dira.
2021·07·29

Arabako Errioxako hainbat alkate eta zinegotzi etorri dira bisitan Beizamara -Mañuetakoak, Samaniegokoak eta Bastidakoak Guardiakoak, besteak beste-. Arabako Errioxan ere Beizamako arazo bera pairatzen dute: biztanleria gutxitzea eta zahartzea, jende gaztea herrietatik kanpora bizitzera joatea... Beizaman eraikiko diren etxebizitza berrien proiektuari buruzko informazioa jasotzera etorri dira hain zuzen ere.