Lan eskaintzak

Lan eskaintzak


Administrari lanposturako lehiaketa oposaketa
2017ko urtarrilaren 18a, asteazkena

Deialdi honen helburua Beizamako Udal honetako funtzionarioen plantilan hutsik dagoen Administrazio Orokorreko administrari lanpostua lehiaketa-oposizio librearen bitartez jabetasunez betetzea da, lanpostu hori Administrazio Orokorreko eskalakoa izanik, Administrarien Azpieskala, C1 klasifikazio taldeari dagokion titulazio maila eta  euskarazko 3. hizkuntza eskakizuna, derrigorrezkoa, derrigortasun data 2008koa delarik.

Informazio gehiago (PDF)


Administrari lehiaketa oposaketan parte hartu ahal izateko eskaintzak aurkezteko epea  2017ko otsailaren 21a,  asteartea, bitarte izango da, zehazki eguerdiko 13:00 arte.

Iragarkia BOEn.

Akats zuzenketa (PDF) - (2017ko urtarrilaren 30a, astelehena)


Administrazio orokorreko administrari lanpostua. Onartuta eta baztertutako zerrenda, Epaimahaiaren izendapena eta azkerketa datak zehaztea.

2017ko martxoaren 9a, osteguna

GAO - Informazio gehiago (PDF)