Dokumentuak

Atzealdea Beizama biziberritzeko 12 etxebizitza sustatu nahi ditu Udalak

 

Herria biziberritzeko helburuarekin, Beizamako Udalak Babes Ofizialeko 12 etxebizitza sustatuko ditu herrigunean.  Etxebizitzak Babes Ofizialeko izaera izango dutela adostuta dago, eta babestutako etxebizitzen legediari lotuta egongo dira. Horrek, jakina, abantaila ugari eskaintzen dizkie interesatuei; horien artean, prezioarena.

Oraingoz konkretatu gabe dago jabetzan, alokairuan edota alokairuan erosteko aukerarekin izango diren. Izan ere, Udalaren esanetan, interesdunen beharrak ezagutzearekin batera, joango dira ezaugarri horiek zehazten. Informazio hori biltzeko tresna gisa, inkesta bat luzatuko zaie interesatu guztiei eta etxebizitza sailari jakinaraziko zaizkio emaitzak gero. Ikusi inkesta hemen.

Bi eta hiru logela arteko etxebizitzak izango dira, trasteleku eta garaje propioarekin, eta etxe-jabe bakoitzak, gainera, gutxi gorabehera 30m²-ko lur zatia izango du bertan baratzea egin ahal izateko.

Izen-ematea irekita

Babes Ofizialeko Etxebizitza bat izateko baldintzak betetzen badituzu, etxebizitza promozio honetan izena eman dezakezu, email bidez bizibeizaman@gmail.com helbidera zuzenduta, edota telefonoz 681045344 zenbakira deituta.