Gaurtik aurrera, uztailaren 4ra arte, herrian izango dira Argazki nomadako kideak Beizaman, herrikooi erretratu bana ateratzeko asmoz. Parte hartzaile bakoitzari argazki profesional bat oparituko zaio. Ekintza irekia da, eta guztiz doakoa. Helburua, Beizamaren oroimenerako eta ondarerako geratuko den argazki artxiboa sortzea da.