Berriak

Erretratu Nomadak Beizaman egindako argazkiak, ikusgai

Sanpedroetako astean zehar izan ziren herrian argazkiak ateratzen. Bideo bat ere egin dute ibilaldiari buruz.

2021·07·06


Aurreko astean izan ziren Erretratu Nomada proiektuko Eli Garmendia eta Carlos Pericas argazkilariak Beizaman. Herritarron argazki artxiboa sortzea zuten helburu. 95 argazki atera dituzte guztira, eta haien webgunean dira ikusgai.

Gainera, bidaiaren bideo bat ere egin dute, hura ere Youtuben dago ikusgai.

Eskerrik asko, bikote!