Berriak

Atzealdea Etxe hutsen azterketa, Urkomerekin elkarlanean

Herriko etxebizitzen egoera ezagutzeko eta irtenbidea emateko.

2021·04·20


BANDOA

 

BIZI BEIZAMAN

Bizi Beizaman proiektuaren baitan eta Beizama herrian bizitzeko pertsonen nahiari irtenbide bat emateko, etxe hutsen diagnosi bat egiteko asmoa dugu Beizamako udalak eta Urkomek elkarlanean, etorkizunera begira herrian dauden etxebizitzen egoeraren ezagutza izateko.

Eusko Jaurlaritzako etxebizitza departamentuak, alokairuan eskainiko ditu eraikiko diren etxebizitza berriak, eta horrek jende gaztea erakarriko du herrira; baina baditugu herrian etxe eta baserri hutsak eta horri ere irtenbide bat emateko asmoz eta interesa duten pertsonei informazioa eskaintzeko asmoarekin izango da azterketa hau.

Hurrengo egunetan Urkomeko teknikariak Beizamako etxe hutsen jabe zaretenokin harremanetan jarriko dira azterketa lana burutzeko.

Mila esker aldez aurretik,

 

Beizaman, 2021eko apirilaren 20an

Beizamako Udala