Berriak

San Isidro eguneko bazkaria

Izen emateko azken eguna maiatzaren 13a izango da.

2021·05·04


BANDOA

 

SAN ISIDRO EGUNEKO BAZKARIA

Maiatzaren 15ean  San Isidro egunez bazkaria izango da Ostatu Zaharrean. Izen emateko azken eguna maiatzaren 13a izango da, Ostatu zaharrean. Urtero bezala, etxebizitza bakoitzeko erroldatutako pertsona baten bazkariaren kostua udalaren kontura izango da gainontzekoak ordaindu egin beharko dutelarik.

 

Beizaman, 2021eko maiatzak 4

Beizamako Udala