Berriak

Atzealdea Txakurrak lotzeko eskaera

Udaletxean kexa ugari jaso dira.

2021·01·19


BANDOA

 

TXAKURRAK

Jendearentzako ibiltokietan txakurrak lotu gabe maiztasunez aurkitzen direla eta, Udaletxean kexa ugari jaso dira eta indarrean den 101/2004 Dekretuak, ekainaren 1ekoak, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzkoak,  testualki honela diona kontutan harturik:

 

" 4. artikulua.– Jabearen edo edukitzailearen betebeharrak".

2.– Hiri barruko bide eta gune publikoetan, bai eta eraikin kolektiboen gune komunetan ere, txakurrak kontrolatuta eramango dira beraien ezaugarrietara egokitutako kate edo uhal bati lotuta —gehienez, 2 metrokoa—. Betebehar hori ez betetzea arau-hauste larria izango da animaliak babesteari buruzko Legearen 27.2 h) artikuluaren arabera.

Udalak, euren eskumenen eremuan, txakurren aisialdirako guneak prestatzen saiatuko dira.

3.– Debekatuta dago txakurren gorozkia bide eta plaza publikoetan, haur—parkeetan, lorategietan, eta oro har, apaindurarako eta/edo pertsonen pasadizorako den edozein lekutan uztea. Debeku horri jaramonik ez egitea, arau-hauste larria izango da Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legearen 34.4.c) artikuluaren arabera."

 

Txakurren jabeei aurreko betebeharrak betetzeko eskatzen zaizue.

Denen elkarbizitzarako egokiak diren ohiturak landu ditzagun.

                                              

Beizaman, 2021eko urtarrilaren 19an

Pedro Otaegi Urkizu

Beiamako alkatea