Berriak

Atzealdea Udalekuetarako izen ematea irekita dago

Maiatzaren 28a izango da izen emateko azken eguna.

2021·05·10


BANDOA

 

UDALEKU IREKIAK: HAURREN IZEN EMATEA

Udalekuetan izen-emateko azken eguna MAIATZAREN 28an izango da. Bertan 3 urtetik gorako haur eta gaztetxoak parte hartzeko aukera izango dute eta ekainaren 21etik uztailaren 16ra izango dira. Kostua 38,35 euro. Izen ematea udaleko telefonora deituta 943816338 whatsappez 628111585 zenbakian edo emailez egin daiteke (udala@beizama.eus).

Udaleku Irekietan Covid-19aren kontrako beharrezko osasun neurriak mantenduko dira.

 

Beizamako Udala