Berriak

Atzealdea Ur mozketa iragarkia

Urriak 20 asteartean 09:00etatik 11:00etara

2026·10·19


Alkatetzaren Bandoa

Jakinarazten da Iturburuko ur-biltegiaren irteerako hodian matxura bat gertatu dela.

Behin-behineko konponketa egingo da, baina behin betiko konponketa datorren asteartean, hilak 20, egingo da, goizeko 09:00etatik 11:00ak aldera.

Lan horiek direla eta, Beizamako herriguneko eraikinak urik gabe geratuko dira aipatutako ordutegian.

Eragozpenak barkatzea eskatzen dugu, eta aldez aurretik eskertzen dugu zuen ulermena.

Beizamako Udala

Lotura honetatik ikusi dokumentua