Bizi Beizaman
BIZI BEIZAMAN
Beizama biziberritzeko 12 etxebizitza sustatu nahi ditu Udalak
Herria biziberritzeko, alokairupeko 12 etxebizitza sustatuko ditu Beizamako Udalak herrigunean, Eusko Jaurlaritzarekin eta Europan federazioarekin elkarlanean. Herriaren erdigunean eraikiko dira etxe horiek, Eskolaetxe eremuan. Proiektuaren helburua herriak etorkizuna izan dezan da, bereziki gazteei bideratutako etxebizitzak izanik.
Hasierako fasean dago oraindik etxebizitzen proiektua. Europan arkitekto gazteen lehiaketara aurkeztuko dira hainbat proposamen urri erdialdera arte. Orduan, aurkeztutako proposamenen %20a hautatuko dute Beizamako Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Europanek osatutako epaimahaiak. Abenduan, Europan federazioko epaimahaiak hautatuko du egingo diren etxebizitzen proiektu irabazlea. Etxebizitzen eraikuntza 2024an amaituko dela aurreikusten da.
Bi eta hiru logela arteko etxebizitzak izango dira, trasteleku eta garaje propioarekin, eta etxe-jabe bakoitzak, gainera, gutxi gorabehera 30m²-ko lur zatia izango du bertan baratzea egin ahal izateko.
Joan den ekainean, etxebizitzen proiektuaren aurkezpena egin zuten Peio Otaegi Beizamako alkateak, Xabier Rezabal udaleko arkitekto aholkulariak eta Eusko Jaurlaritzako zein Europan federazioko hainbat agintarik. Esteka honetan ikusi daiteke aurkezpenaren erreportajea, Urola Kostako Hitzaren webgunean.
Etxebizitzen inguruan informazio gehiago behar izatekotan, zuzendu mesedez eposta bidez bizibeizaman@gmail.com helbidera, edota deitu 681045344 zenbakira.
Sare sozialak:
Facebook: Bizi Beizaman
Twitter: @beizaman
Instagram: bizibeizama