GEOGRAFIA
Geografia
Beizama, aldamenean duen Bidegoien herriaren ondoren, Gipuzkoako bigarren herri altuena da, garaiera 485 m.takoa izanik.
Orografikoki duen zakartasuna, [Nuarben dituen 160m.tatik Urrakirako 825m.tara], bere garaiera, eta nolabaiteko isolamendua dira herri honen ezaugarri nagusiak.
Murumendiko menditaldeko diren Illaun mendibarrenean eta Garrintza eta Olanegi mendi ondoan dago, baso eta belardiak nagusi diren giroan, herria aisi-ekintzetarako erabiltzea ahalbideratzen dute.