Ibilbideak
Ibilbideak
Honetaz gain, ibilbide hauek egiteko asmoa dutenek, Beizama, Gipuzkoa erdian egonik, bertako mendien gailurretatik, bai Gipuzkoa, Bizkaia nahiz Nafarroako mendi garrantzitsuak ikusteko aukera dute. Eta bidean zehar landaretza, arkeologi elementu, lehengo lanbide zaharren elementuak ...
ikusi ditzazkegu.
1.Ibilbide Santa Ageda-Maramendi
Interesgarritasuna: Ibilbidearen zati haundi batek baso hostozabalak zeharkatzen ditu, bertan, baso ustiaketa mota batzuk ikus daitezkelarik eta arretaz ibilizgero txondor plazaren arrastoak ere topa daitezke. Horretaz gain, 3 tumulo ikus daitezke: trikumutegikoa, mendi bidearen ondoan eta Maramendi gailurretik hurbil, hego isurialdean dauden beste biak.
Deskribapena: Santa-Ageda parean hasiko dugu ibilbidea errepidetik Arreta(1.1)baserrirantz doan mendibieta jarraituz.
2. Ibilbidea Urkutza - Maramendi
Interesgarritasuna: aukera didaktiko haundiak eskeintzen dituen ibilbidea dugu; besteak beste baserri eta horiei lotutako belardidun aldeak, artadi eta hostozabaldun baso mistoen bezalako landare formazio interesgarriak eta baita harrobi eta urtegia ere ikus ditzakegu ibilbidean zehar. Interesgarria da baita ere, ibilbidearen hainbat gunetik ikus daitekeen paisaia ederrarengatik.
Deskribapena: Ibilbide honetan, hiru alde oso nabarmen bereiz daitezke. Lehena, Urkitzatik urtegira doana, Etxeberritxo eta Girbiztaindik igaroaz. Bigarrena, urtegia inguratu eta harrobi bateraino doana.Hirugarrena, aldiz, Maramendiko ipar-hegaletik igoaz mendia inguratu eta 1.ibilbideko zatia den mendibideraino
3. Ibilbidea Iturburu - Santa Ageda
Deskribapena: Beizamatik Tolosarako errepidearen ondoan dagoen Iturburutik (3.1) abiatuko gara. Bideari jarraituko diogu Eloizpe-Etxeberrira (3.2) iritsi arte. PR-ko markak jarraituz Urdanpileta Goikoa (3.8) baserrira iritsiko gara.
4. Ibilbidea Elustondo - Aginamendi auzoa
Deskribapena: Elustondora Nuarbetik (4.2) gora jarraitzen duen errepidetik ezkerretara doan desbideraketa hartuta iritsi gaitezke. Hortik abiatuta eta ia 3 km-tako ibilbidea egin ondoren 3. Ibilbiderako (4.10) zati batetara iritsiko gara. Behin puntu honetan, ezkerrerantz jarrai dezakegu errepidera heldu arte, edo bestela eskubirantz egin dezakegu 3. Ibilbidea egin eta Santa-Agedan amaitzeko.
Ibilaldi Gidatuak
- Natur ibilaldi gidatuak .
- Baserrietara bisitaldiak:3 baserri.
- Ibaieder urtegira bisitaldia. Urtegiaren barne-funtzionamendua.
- Nuarbeko historian saskigintza.
- Nuarbeko sokatira museora bisitaldia.
HARREMANETARAKO:
Internet bidez: udala@beizama.eus
Telefonoz: 943-816338
Ordutegia: 9:00~13:00 Asteartetik Ostiralera.