Historia
Istorio eta Kondairak
Gure herria aberatsa da mota guztietako istorietan. Horietako asko inguratzen gaituen naturarekin lotuta daude, gure kulturak ohitura asko bertatik jaso dituelarik.
Beizama ez da salbuespena. Horren froga Mari dugu, euskal mendietako izaki mitologikoa, zeinak Murumendin duen bere gordelekuetariko bat. Euskal Herriko beste mendi batzuk ere badute suerte hori.
Dena den, badaude istorioak, erdi kondaira erdi egiak direnak (sarritan gizakiak eraldatu eta puztu dituenak). Ondorengoak dituzte horietako batzuk: -Beizama eta erromatarrak. - Santa Agedako altxorra. - Soldadu ingelesak Beizaman.