Herriko Jaiak
Herriko Jaiak
Beizamako Zaindaria San Pedro da. Herriko jaiak ekainaren 29an ospatzen da.
San Pedro egunetik hurbilen tokatzen den larunbatean herri afaria izaten da. Afaria udalak ordaintzen du, eta bertara herri guztia dago gonbidatuta. Egun hauek bereziak izaten dira Beizamarentzat garai batean herritikan joandako jendearen bilgune egunak direlako.
San Pedro Jaiez gain ospakizun edota festa hauek ere ospatzen dira Beizaman:
Beizamako San Pedro herriko jaiak direla eta antolatu izan diren ekitaldien egitaraua.
- Udazkeneko festa
- Udazkeneko festa
- Inauteriak
- Udaberriko festa
- San Juan Sua
- San Isidro
- Gabonak: Gabonetan, baserriz-baserri kantuan ibiltzeko ohitura dago. Herriko txikienak abenduaren 24-ean goizean hasi eta arratsalderarte gabon abestiak abestuz aritzen dira.
- Soladederako Prozezioa: Aste Santuan egiten da, herriko eliza eta Soledadeko ermitaren artean dagoen gurutzbidean zehar.
- San Lorentzo eta lehortea. San Lorentzo lehorte garaian gurtzen zuten bereziki. San Lorentzoren irudia herrira jeisten zen prozesioan, eta bertan euria egiteko otoitz egiten zitzaion. Gaur egun, Abuztuaren 10-ean, San Lorentzo egunean, ospakizun hau egiten jarraitzen da. San Lorentzoko ermitan arratsaldean meza egoten da eta ondoren ondoko baserrian afaria antolatzen da.
- Ernio: Irailean, egun bizirik dirauen ohitura egiten zen. Herriko gazteek Erniora igotzen ziren iraileko lau igandeetan. Hilabete bereko 8an, Kizkitzara igotzen ziren.Hau ere oraindik mantentzen den ohitura dugu.